 |
 |

Deabruak Teilatuetan - 1973

Iritxi da eguna. Azken asteotan iragarri beazala, Deabruak Teilatuetan taldekoak bueltan ditugu. Urriaren 24ean eguerdiko 11:00etan aurkeztuko dute Donostiako Koldo Mitxelenan lanik berriena, "1973" izenburupean plazaratuko dutena. Tolosako laukote honek 1995ean argitaratu zuen lehen diskoa "Itsumutugor". Bi urtera iritsi zen bigarren lana, "Zein da zein?". Ikasketak eta lan kontuak tarteko, taldea alde batera utzi egin behar izan zuten. 1998an izan zen hori. Urte hartan plazaratu zituzten "Deabruak Guarda" , bitxikeritaz osatutako diskoa (zuzeneko kantak, argitaratu gabeak, lehen maketa...).Gero arte esateko modua izan zen. Hiru disko haiek Esan Ozenkirekin plazaratu zituzten.
Bederatzi urte pasa dira ordutik. Azken hilabeteotan, ordea, gauzak onerako aldatu dira. Berriz elkartzeko baldintzak eman dira eta aukera ahalik eta ondoren aprobetxatzen saiatu dira Aritz Mendieta (kantaria), Iñigo Arruti (baterijolea), Joni Ubeda (baxua eta Imanol Ubeda (gitarra).
Guztira 11 dira idatzi dituzten kantuak, "1973" izenburupean bildu dituztenak. Guztiak azke hilabeteotan eginak. Beraz, elkartzea bere horretan albiste ona bada bada beste nobedaderik: kantu berriekin itzuli direla.
Andoaingo Garate esdudioan grabatu dute Kaki Arkarazoren gidapenean diskoa eta Bonberenea Ekintzak zigiluarekin argitaratua izan da. Aurkezpen kontzertu bakarra egingo dute aurten baina datorren urtean emanaldi gehiago eskaintzeko asmoa azaldu dute deabruek.
Kontaktua:
665 739 832 / 647 765 067
deabruakteilatuetan@gmail.com
www.bonberenea.com
www.deabruakteilatuetan.com
www.myspace.com/deabruakteilatuetan
|
 |

 
1.- 1973
2.- Izorrai
3.- Behin eta berriz
4.- Abiadura handiko asmoak
5.- Bizirik
6.- 5000
7.- Ni zain geratu naiz
8.- Ateak itxita
9.- Esaidan
10.-Erretzeko zerbait
11.- Ez baletor inor
Diskaren zuzeneko aurkezpenak
2009
Maiatza 22 ostirala
Arabatakada 20.00h
Maiatzak 23 larunbata
Kafe antzoki Elgeta 22.30h
Ekainak 20 larunbata
Hatortxu rock Sakana Nafarroa 20.00h
Ekainak 21 igandea
Araba euskaraz Oion , Araba 22.30h
Uztailak 4 larunbata
Euskal herria zuzenean 16:00h
2008
Urtarrilak 12 larunbata
Iruña Haturtxu Rock 22.00h
Maiatzak 10 larunbata
Anoetako Gaztetxea 22.30h
Maiatzak 11 igandea
Herri Hurrats Senpere 15.00h
Maiatzak 24 larunbata
Plateruena Durango 22.30h
Azaroak 15 larunbata
Irun Hondarribi 22:00
Abenduak 12 ostirala
Bergarako Gaztetxea 22.00h
Abenduak 13 larunbata
Larrabetzuko Gaztetxea 22:00
2007
Abenduak 29 larunbata
Bonberenea 22.30h
Atzera
|
 |
 |