 |
 |

Bonberenea Txaranga

Bonberenea Txaranga-k bere lehen CDa aurkeztuko du abenduaren 1ean, osteguna, goizeko 11:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Bonberenea Ekintzak zigiluak argitaratuko du aipatu diska.
Bonberenea Txarangan musikari gazte ugari dauden arren, musika munduarekin izan dute hainbat erlazio dagoeneko. Toki askotan alaitu dituzte jaiak freskotasuna eta ilusioa darion txaranga honekin.
Ilusio horren eraskusle aparta da Bonbereneako estudioan grabatu berri duten diska.

Guztira, zazpi kantu berri grabatu dituzte, Bonbereneako estudioan Gorka Otamendia eta Jone Otxoa-ren kolaborazioekin. Karlos Osinaga ‘Txap’ eta Imanol Urizar ‘Screech’ arduratu dira grabazioaz.
Txarangak kalejira moduan aurkeztuko du diska berri hau Tolosako kaleetan zehar abenduaren 9 ostiralean..
info gehiago: info@bonberenea.com - www.bonberenea.com
Harremanetarako: Balti: 670211688
|
 |

 
1.- Kaletxirri
2.- Euskal Paranoia
3.- Bonberenea
4.- Fandaringo
5.- Hungariar Galtza
6.- Jota Do!
7.- Txuriko
|
 |
 |