Bonberenea Txaranga

Bonberenea Txaranga da, zalantzarik gabe, gaztetxe honen izena eta ospea Euskal Herrian zehar zabaldu izanaren errudun nagusietako bat. Esan daiteke, herriz- herri festak girotzeaz arduratzen diren musikari hauek direla Bonberenearen proiektu autogestionatuaren enbaxadore ezagunenak.

Izan ere, hainbat eta hainbat dira txaranga honen festa doinuak euren kaleetan zehar gozatu dituzten herriak. 2003an lagun koadrila batek hasi zuen ibilbidea, pixkanaka proiektu sendo eta egonkor batean bilakatzen joan zen, eta gero eta gehiago ziren txarangaren presentzia eskatzen zuten herriak. Badirudi gazte hauen freskotasunak eta umore onak harrera bikaina dutela gure herrialdeko txoko ezberdinetan. Hala dio urteetan zehar handituz joan den “txapuza” mordoen zerrendak.

Txaranga baten bizitoki naturala da kalea. Gauza gutxi egongo dira munduan jendez betetako kale bat txaranga batek adina girotzen dutenak. Hala ere, Bonberenea Txarangak ibilbide oparoa du grabaketa estudioei eta kalerako ez diren formatuei dagokienez, 200 emanaldi baino geihago eman dituzte Euskal Herriko herrietan barna, horrela, nabarmendu daitezke urte hauetan zehar Barakaldoko BEC-en Pirritx eta Porrotxekin batera eskainitako emanaldiak, GOSE taldearen bilduma baterako grabatutako Eutsi abestiaren bertsioa, Kukutzaren aldeko kalejira , Trebiñuko ikastolaren aldeko kalejira eta 2013ko Kilometroak jaialdia babesteko Tolosako Laskorain ikastolan eskainitako emanaldi berezia, etab.

  • Bonberenea Txaranga - "Berriozar"- Burundiana - Bonb-079 10"EP/CD-2017-01-12

  • Bonberenea Txaranga "bihar ez da gaur" - Triskaketa - bonb-060/cd - 2014-11-13

  • Bonberenea Txaranga & Pirritx, Porrotx eta Marimotots - Bonberenea - bonb-034/cd/dvd - 2011-29-10

  • Bonberenea Txaranga " Rocka ta urrezko komona" - ¿Jota Que? - Bonb-020/cd - 2008-12-23

  • Bonberenea Txaranga - Kaletxirri - bonb-010/cd - 2005/12/01

Hala ere, bada zerbait urteak igarotakoan ere indarrean egongo dena, txaranga bera desagertuko balitz ere oroimenerako geratuko litzatekeena: orain arte grabatutako lau diskoak (eta DVD bat). Aurrenekoa, “Bonberenea Txaranga” izena daukana (2005) izango da guztien artean txaranga munduko sustraietatik gertuen dagoena, disko klasikoena errepertorio klasikoarekin. Bigarrena da “Rocka ta urrezko komona” (2008), gerora txaranga honen ibilbidean mugarri bilakatu den erreferentzia. Abesti guztiak historian zehar zeresana izan duten rock taldeen bertsioak dira (Su ta gar, Mano Negra, Piperrak, Ramones, etab.), aski ezagunak txarangako instrumentu ezberdinek jotzen dituztenean. Galdetu bestela Mosku auzoan (Irun).

Hirugarren diskoa Pirritx eta Porrotxekin batera kaleratutakoa da, “Pirritx, Porrotx eta Marimotos & Bonberenea Txaranga” (2011). Bertan, txarangarekin batera ageri zaizkigu pailazoak, Euskal Herri osoko hainbat artista ezberdinekin batera. “Bihar ez da gaur” (2014) du izena kaleratutako azken lanak. Txaranga bat batere txarangeroak ez diren abestiak sortu eta grabatzen. Esperimentazioa esparru tradizional batera ekarria. Azkenik, ezin ahaztu “Etxean, zuzenean” izeneko DVD-a (2013). Txarangaren kontzertu osoa zuzenean eta Bonberenean.

0
Emanaldi
0
Diska
0
Musikari

Asko hitz egin daiteke (eta hitz egin da) txaranga honetaz, baina hoberena kalean edo emanaldiren batean gozatzea da, zalantzarik ez izan. Horrela da eta izan dadila urte askotarako!

Promo:

Info@bonberenea.com

Kontratazioa:

Julen: 647 024 034

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Compartir con un amigo