Bonberenea Sutan 2010

EZ ESAN EZ ERANTZUTEAGATIK

Antza denez, (erantzunik ez dugulako) tolosako udalaren etorkizun planetan San Esteban auzoan den rock eta musikaren museoa den Bonberenea botatzea aurreikusten du. Zertarako? Etxe handi, moderno eta hotz, baten barruan dauden proiektu megalomano izugarri handia, non parkeak eta zonalde berdeak desagertuko diren.

Haiek beste kokaleku bat emango digute gure etxerako (ez zen gure etxerik izango haiena baizik) eta honek ekartzen duen guztiarekin…

Munizipala izango al ze Bonberenea? Panfleto elektoralak biltzeko erabiliko al zuten? Beti beraien etxean gaudela esanez maneiatuz? Beraien etxea izango zen, ez gurea.

Bonbereneako lantaldeak EZ du oraingo eraikina galdu nahi. Bertan hasi ziren denen ametsak egi bihurtzen. Kontzeptu hau barrutik bakarrik ulertzea da posible. Gure desira, baita Bonbereneak betetzen dituen generazioena, gure etxe zaharra mantentzea da, behar dugun guztia duelako eta gure neurrira egokitua dagoelako.

Tolosako udaletxetik INORK ez du erantzunik ematen, bereziki etxearen babesa jasotzeko.

Sutan_2010_kartela

Batzuk besteei erantzunik ez eta denbora pasatzen doa. Itxoiten duenak ez da ero bihurtzen baina horrek ezjakintasuna sortzen du (sufritzen zaila).

Gu, Tolosako bizilagun bezala herrian beste kolektibo eta biztanleriak jasotzen duen errespetu berbera jasotzea espero dugu, eta ondo legoke udaletxean norbaitek zerbait esatea.

ERANTZUN PUBLIKO ON BAT

Berziklatu, edifizioak berziklatu Bonberenea berziklatu dugun moduan. Talde baten parte bazara, edozein helburu duelarik, eta gure alde firmatu nahi baduzu, animatu, aurretik eskertzen dizuegu, eta gure familiaren parte izango zara.

MILA ESKER MIL GRACIAS THANKS A LOT

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies