Bonberenea Sutan 2008

Bonberenea sutan jaialdia urte guzti hauetan kontzertuetan eta musika ekintza ezberdinetan aritu den pertsona eta talde-sareak antolatu duen ospakizun bat da.
Honetaz gain, Bonberenea Sutan Bonberenearen proiektu kolektiboa bermatuko duen ekinaldi berriaren hasiera izango da. Bonberenearen egoitzaren birkokapenak bultzaturik, ekinaldi honek bonberenea zentzu guztietan berokupatzea ekarriko du. Funtzionamenduan bide berriak irekiko dira, esperientzia berriak bultzatu, Tolosako taldeekin harremanak indartu… erro berdinetik haziko den proiektu berria eraiki asmoz. Jaialdian ateratako dirua ekinaldi berri hau bultzatzeko erabiliko da.
Azken urteotan elkarlanean bildutako experientziak berretsi digu, kultur ekintzak eta sormena ulertzeko eremu askeak sortzea posible izateaz gain gauzatu egin daitezkela.
Ahaztu gabe, egon ziren taldeei beraien esfortzua eta konplizitateagatik eskertzea baino ez zaigu geratzen. Gogoratu, atxikitzeko eta Bonbereneari laguntzeko aukera duzuela bonberenea.com webgunean.
Besterik gabe, ondo izan eta aupa Bonberenea! Eskerrik asko bihotzez!

Ostirala

Larunbata

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Compartir con un amigo