Tanta
Talde honen atzean hainbat izen aurkitzen dira, Joxi, Patxi, Mantxi (Tolosako Bonberenea etxearen ingurukoak hirurak), Roge (Azkoitiako Matadeixen ibilia) Xabi Erkizia eta Maikel (Bera), Txesus (Buenavista) eta Karlos eta Javi (Irun). Modu berean aipa genitzake izen horien atzean diren aurreko hainbat talde eta egitasmo (Bukaera, Anima Vili, Batzuk, Gutariko Bat, Lisabö, Akauzazte, Tzesne) eta argi ikus daiteke oso bide ezberdinak jarraitu dituztela oraino hor agertzen diren izenak. Disko handia dago bost kantu eta bideoa biltzen duen honetan, Tanta batek ezin ei du egarri dena ase, bada jakin okerra dela ezeztapen hori, ahal du eta”.
Lan hau 2003 urtean kaleratu zan.
Bonberenea Ekintzak, Tolosako Bonbernea etxe barruan txertaturik dauden proiektu diskografiko eta editorilei bidea emateko egitasmo bat da. Orain dela bi urte, etxearen dinamika eta itsatsirik genituen ilusio eta asmoen ispilu bezala, OZTOPO GUZTIEN GAINETIK BONBERENEA CD bilduma kaleratu genuen. Oraingo honetan, Tolosako Tanta taldearen cd berria aurkeztu nahi dizuegu. Sei abestiz eta bideo batez osatutako lan hau, 2003ko urte hasieran bonbereneako estudioan grabatua izan zen. “Tantaren kantuei, entzuteko lehen aukera izan nuen hartan, gordina eta lehorra iritis nien. Kantuak, sendoak, oinarri erritmiko pisukoak eta melodiak ebakitzear zituzten hatos eta gitarradunak irudi zitzaizkidan. Hurrengo entzunaldietan ere modu bertsuan entzuten nituen Tolosako Bonberenea etxean Karlos Osinaga eta Maikel-ek grabatu eta nahastu dituzten bost kantuak. Entzunaren entzunaz, kantuak ezagutzearekin batera eta behin azken nahasketok entzutearekin, gordintasuna artean aitortzen badiet ere, ez zaizkit lehorrak iruditzen. Alta, freskoak (ez dakit hau musikari dagokion adjetiboa den), biziak, beteak, osoak iruditzen zaizkit, hala entzuten ditut. Haziz doaz kantuak minutuak eta entzunaldiak egin ahala. Talde honen atzean hainbat izen aukitzen dira, Joxi, Patxi, Mantis (Tolosako Bonberenea etxearen ingurukoak hirurak), Roge (Azkoitiko matadeixen ibilia), Xabi Erkizia eta Maikel (Bera), Txesus (Buenawista), Karlos eta Javi (Irun). Zertara datorren hau? Bada aipatzera tolosan gertatu bada ere, badela nolabaiteko elkarlan bat etxe eta gune horiek gabe izango ez zena. Modu berean aipa genitzake izen horien atzean diren aurreko hainbat talde eta egitasmo (Bukaera, Anima Vili, Batzuk, Gutariko bat, Lisabö, Akauzazte, Tzesne) eta argi ikusi daiteke oso bide ezberdinak jarraitu dituztela orain hor agertzen diren izenak, edo ez? Ez ote ziren hain urrutikoak? Tantak ederki biltzen du izen horien batuketa, modu ireki batean ez literalean, ederki indarra, bilatze gura, ekaitza eta barearen arteko pasabideak… Baina entzulearen onerako, hau egitean ez du kantua bistatik galtzen, ematen duen urrats bakoitza esku artean duen abestiaren alde ematen du. Nire ustetan diska handia dago bost kantu eta bideo bat biltzen dituen honetan, Tanta batek ezin ei du egarria dena ase, bada jakin okerra dela ezeztapen hori, ahal du eta”.
Sputnik 11
Sputnik11 da Bonberenea Ekintzakek aterako duen azkeneko diska. Diska hau Izaskun auzoko festetako aterako da, eta tolosako talde batzuen kantak biltzen ditu. Gainera, diska hau Imanol Urizar eta Mikel Zelaiaren gidaritzapean grabatua izan da Bonberenean.
Sputnik(1): Historiako aurreneko satelite artifizialaren izena. 1957an Sobietar Batasunak jarri zuen lurraren inguruan orbitatzen. Sputnik(2): Tolosako Izaskun auzoko bost dorreei ezarritako izena. Herriko eraikin altuenak. Sputnik 11: Tolosako Bonberenea inguruko orbitan dabiltzan lau taldek (Switch, Indekitxen, Glaukoma Sound System eta Dolce Tangana) martxan jarritako proiektua. Grabaketa munduan esperientziarik gabeko lau talde tolosar hauen indarrak batzearen emaitza da 8 abestiz osatuta dagoen bilduma hau. Ska, reggae, heavy metal eta rock doinuz beteta dagoen diska honetan, partaide bakoitzak bi abesti izango ditu bere proposamen musikala plazaratzeko, bi jaurtiketa bere satelitea espazio zabalera ateratzeko. Bonberenea eta Otsabi Auzo Elkartearen laguntza paregabearekin izan da posible Sputnik 11 orbitan jartzea, hala nola honen aurkezpenerako zuzeneko emanaldiak antolatzea (2011ko uztailak 23 Bonberenean eta Irailak 2 Tolosako Sputnik-en plazan, Izaskun Auzoko Festetan) . Lehenengo Sputnik sobietarra bigarren Mundu Gerra osteko lasterketa espazialean erreferente bat bihurtu zen moduan, Sputnik 11 musika arloko erreferente bilakatzea da proiektu honen helburua, bai aipatutako lau taldeei bultzada bat emateko, bai etorkizunean etor daitezkeenei aukera bat eskaini ahal izateko. Denok zaudete gonbidatuta satelite honen jaurtiketara. Bost, lau, hiru, bi, bat…
R “Uneak”
Bonberenea Ekintzak zigiluak 2009.urtean R taldearen Uneak izenburuko CDa aurkeztu zuen. Diska honen grabazioa Andoaingo lokaletan grabatu da Astiren eskutik eta masterisazioa Karlos Osinagaren eskuz.
90. hamarkadaren erdialdean kokatzen dira R taldearen hastapenak. Ordutik hona euri dezente egin du eta gaur, ia 14 urte igaro ondoren, taldea bere estudioko laugarren lana kaleratzear da. Taldearen martxa lasaia izan da denbora guzti honetan, kantuei behar bezalako denbora eskeintzeaz gain, eguneroko eginbeharrekin tartekatu dutelarik beren musikarekiko zaletasuna. 2000. urtean ematen dute argitara 10 abestiz osatutako maketa. 3 urte beranduago, Gara egunkariari esker kaleraturiko 5 abestiz osaturiko ìUrrezko begien atzetik, zilarrezko begiradakî lanarekin jarraipena ematen diote beren ibilbideari. Urte horretan bertan, ìVilla de Bilbaoî lehiaketan euskal herriko talde onenaren saria lortu ondoren, Munich-en jotzeko gonbitea jasoko dute. 2004.ean ìHedatuzî diska kaleratzen dute Metak disketxearekin, 10 kantuz osaturiko lana, beti ere rockaren oinarrietan mugitzen. Ehun kontzertutik gora eskeiniko ditu taldeak gehienbat Euskal Herrian. Hala ere, estatuan zehar nahiz atzerrian jotzeko aukera ere izango dute. Denboraren poderioz R etengabeko garapenean murgildurik egon den taldea dugu, haserako metal ukitua eta eragin ezberdinak alde batera utzi eta gero, unibertso berri eta propioen bila eginiko bideak fruitu emankorrak eman dituelarik. 2006. urtetik aurrera taldeak laukote izateari utzi eta hirukote bezela jarraituko du. Aldaketa honek eskatzen dituen gorabeherei egokitzea tokatuko zaie jarraian. Kantu zaharren moldaketak burutzea eta berrien konposaketarako bide berriak jorratzea izan dira taldearen azken urteotako lanak. Hirukote bezala lehen pausua Tolosako Bonberenea ekintzak zigiluarekin argitaratutako ìBonberenea sufflÍe elkarlanean emango dute. Bertan, Euskal Herriko beste 33 talderekin batera zuzeneko kantuak biltzen dituen ikusentzunezko dvd-an parte hartuko dute. Azkenik, orain arteko denboran eginiko lanaren emaitza dugu ekainean Bonberenea ekintzak zigiluak argitara emago duen ìUneakî diska berria. Iraganean ainguratu gabe baina taldearen sustraiak ahaztu gabe, 9 abesti berriez osatutako lana eskeintzeko garaia heldu da. Taldea bere hastapenetik ederki asko ezagun duen Xabi Astik teknikari lanak egin ditu. Usurbilgo Sutegi antzokia eta Andoaingo Astikrust estudioa tartekatu dituzte grabaketa burutzeko. Masterizazioa aldiz, Karlos Osinaga Txap-en esku utzi dute. Lasai eginiko grabaketa izan da, kanta bakoitzari behar duen denbora eskainiz, lana guztiz borobildu arte. info gehiago: r_musika@hotmail.com www.myspace.com/rtaldea Harremanetarako: Iñigo: 653 744 306
Petti “directo” Awañak
Bonberenea Ekintzak zigiluak Pettiren zuzeneko “Awañak” izenko diska grabatu zuen 2008ko Azaroaren 1ean Bonberenean, diska hau 2008ko abenduaren 2an Durangoko azokarentzarako kaleratu zen.
Awañak Gutxi dira Petti bezala jendaurrean bakarrik aritzen ahal direnak, talde bat edo musikari gehiago behar izan gabe. Pettik gitarra bat besterik ez baitu behar bere izaera, etorria eta dohainak ezin hobeto azaltzeko. Bakarra baita Petti, Berako (Nafarroa) folk-blues abeslari eta gitarrista fina. Sentibera, benetakoa. Idia bezain ahaltsua eta sugea bezain leuna. Unean uneko sentimenak eta egoerak argi erakusten ditu, ergelkerietan ibili gabe. Bere saioetan, haserrea, egonezina eta samurtasuna igortzen digu, kantuen bitartez, eta gu hunkitu egiten gara, eta amorrua, atsekabea eta malenkonia sentitzen dugu. Horretarako, Pettik baliabide bikainak ditu: ahots lodi berezia, gitarra jotzeko ahalmen handia, eta kantu ederrak sortzeko erraztasuna. Urteotan, hainbat talderekin jotzen ikusi dugu, baita bakarrik ere, gitarra edota harmonikarekin, eta zenbait musika motako kantaldiak egiteko gai dela erakutsi digu: blues, rock, folk… Bonberenean, azaroaren 1ean, gitarra akustikoarekin eta Rafa Aceves pianista handiarekin (Txuma Murugarren, Mamba Beat) jotzen ikusi genuen. Kontzertu ederra egin zuten, aparta. Zirraragarria. Pettik bere aita zendu berriari eskaini baitzion. Emanaldi hori laburbiltzen duen diskoari Awañak izenburua jarri dio. Hau da, guantxe lurra, Kanaria uharteetako berebere jatorriko herriaren hizkuntzan. Hangoa baitzen Canario, bere aita. Pettiren ibilbide osoko kantuak entzuten ahal dira Awañak-en, bere lau diskoetakoak, Amets bat (1999), Arrazoiak (2001), Etxeko uzta (2002) eta On (2007): Bera, Lasai, Bihotzeko harriak, Sobera erraza, Ez pentsatzea, Hitz jarioa, Argia heldu da, Hauskorrak, Eman eta hartu, Bakardadea ehizan… Baita bertsio batzuk ere: Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean eta John Hiatten I have a little faith on me —Bernardo Goietxek euskaratua—. Kontaktua:Awañak, zuzena, hunkigarria eta berezia da. Petti bezala. Petti: 692192054 www.myspace.com/pettibasque pettibera@euskalerria.org
Peiremans+
Imanol Ubeda, Gorka Urbizu eta Txiki Kashbad-ren proiektu berria aurkezten dizuegu.
Hirukote honen diska berri hau bost kantu fresko eta gozoz osatua dago.
Diska Bonberenean grabatu berri dute eta Bonberenea ekintzak-ek kaleratu
zuen 2005eko Apirilaren bukaeran.
Peiremans+ taldeak bere lehen diskoa aurkeztuko du Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, maiatzaren 12an (osteguna), goizeko 11:00etan. Bonberenea Ekintzak zigiluak ekoitzi eta argitaratu du Peiremans+ taldearen lana. Txiki Peiremans+ (bateria), Ima Peiremans+ (gitarra, ahotsa) eta Gorka Peiremans+ (baxua, gitarra, ahotsa) dira taldeko hiru kideak. Hurrenez hurren, Kashbad, Bide Ertzean eta Berri Txarrak taldeetako partaideak dira hirurak. Aipatu hiru musikariak ez ezik, Txap (soinu hartzailea), Screech (argazkiak) eta Zigor (diseinua) ere aritu dira Peiremans+ taldearen lanean. Bost kantu eder entzun ahal dira Peiremans+ taldearen CDan. Doinu sendoa, giro gazi-gozoak, energia eta grina handia sumatu ahal da aipatu kantuetan Peiremans+ taldeak hainbat jendaurreko emanaldi egingo ditu datozen asteetan, bere lehen laneko kantuekin.
Napoka Iria “Lehertarazi Edifizioak”
Bonberenea ekintzakek Napoka Iriaren diska berria argitaratu du 2011. urtean, “Lehertarazi Edifizioak” izenekoa. Diskak Zabalotegin izandako zuzenekoa jasotzen du. Soinu teknikaria Ander Barriuso izan da eta diseinua Ander Mugikarena da.
Jendaurrean grabatutako lan berria kalean du azkenean Napoka Iriak. 2005eko izen bereko maketa eta 2008ko 3 kantuz osatutako bigarren maketaz geroztik ateratako kantu bilduma da “Lehertarazi edifizioak”(Bonberenea, 2011). . Urtarrileko asteburu batean, grabaketa estudioa Bergarako Zabalotegira egokitu, ateak publikoari zabaldu eta bi kontzertu eman zituzten kantu zahar, berri eta hainbat bertsio eskainiz. Horietako hamar piezek osatzen dute bilduma, gitarra elektriko bat, akustiko bat eta ahotsen ohiko dantzekin. Azkenaldiko kontzertuetan eskaini izan dituzte batzuk, eta akaso ezagunak izango dira entzulearentzat. Honetaz gain grabazioan bertan egindako inprobisazio bi eta ukelelea eta kalimbaz jotako kantu ezagun baten bertsio bitxi bat ere sartu dute. Bi egunetako emanaldiak oso-osorik grabatu eta gero, Legarreko estudiotik pasatu dira, aukeraketa egin eta lehen maketarekin egin bezala, Ander Barriusoren eskuetan txukuntzeko. Ander Mujikak berriz, bere gain hartu du diseinua. Zuzenean kontzertu mordoa eman duen taldea delako, ale honek izaera hori berori gorde zezan nahi izan du Napoka Iriak. Oholtza gainean ikusiko dituzue, egon ziur! Harremanetarako: napokairia@gmail.com
Matxura “Matxura”
Bonberenea ekintzakek Matxura taldearen diska berria kaleratu du 2011-eko Ekainak 23 ostegunean.
Talde honen lehenengo diska da hau, naiz eta taldeko partaideak ibilaldi luzea izan musikaren munduan.
Diska hau Fidelenean grabatua eta masterizatuta izan da Mikel Kazalisen eskutik.
“Dena ondo koipeztuta zegoen, edo hala uste zuten behintzat, baina erdoilak aurrera egin zuen makina trabatu zen arte, sistema osoa ondatu zen arte…” MATXURA musika egitasmo berri bat da, nahiz eta partaide ezagunak izan bere baitan. Mikel Kazalis (ESTIGIA,ANESTESIA, NEGU GORRIAK, 2KATE, KURAIA), Aitor Abio (PILT), Fer Apoa (EL CORAZON DEL SAPO, KURAIA, ESTRICALLA), eta Txarly Diaz (CENSURA, ANESTESIA, GUTURAL, WHY NOT?) dira taldea osatzen dutenak. Azken bi urte hauek taldea osatzen eta abestiak egiten eta grabatzen pasa ondoren, ekainaren 23an aurkeztuko dute beraien lehen diskoa izango dena, “MATXURA” izenaren pean, “bonberenea ekintzak” zigiluaren laguntzaz. Rock industriala, punk-metal elektronikoa… azken finean rock indartsua elementu “elektronikoekin” nahastuta da eskeintzen dutena, MINISTRY, ATARI TEENAGE RIOT, NINE INCH NAILS, GODFLESH, NAILBOMB, FRONT LINE ASSAMBLY… izan daitezke eragin batzuk, besteen artean. Erritmo elektroniko indartsuak, kitarra zorrotzak, ahots distortsionatuak, sintetizadore basatiak… hemen dago makineriaren funtzionamendua etengo duen MATXURA! Info gehiao: www.matxura.com www.bonberenea.com
Martxaundi “Martxaundi 4″
Tolosaldeko mugimendu eskasiaren ondorioz talde eta pertsona ezberdinen artean sortutako ekimena da. Aipatu ekimenean jende orori animatzen zaio aktiboki parte har dezan. Modu honetan, ekimenarekin bat egiten duten guztien arteko erlazio sozio-kulturala bultzatu nahi dugu.
Lan hau 2004ko urtean kaleratu zen.
Galtzaundi euskara taldeak sustatutako proiektua da, Tolosako udalaren gazteria saila eta Bonberenea Ekintzak zigiluaren laguntzaz. Esan liteke euskara, gaztetasuna eta musika direla diska berri honen osagaiak. Tolosako eta eskualdeko hamar taldek eta bakarlarik hartu dute parte: Jone, Mairen, Inoiz, Denis, Mulambo, Joselito albahicin, Prozak, Markel Telleria, Ezein eta Huracan Txabakan hain zuzen. Estilo guztietako musika landu dute gainera. Diskoan parte hartu duten taldeek kontzertuak eskeiniko dituzte eskualdean, eta Bonbereneakoen bitartez, Euskal Herriko hainbat txokotan ere ariko dira. Azaroaren amaneran amaituko da zikloa, Martxaundi festa egingo da bonberenean eta proiektuan parte hartu duten taldeek emanaldiak eskeiniko dituzte bertan. Harremanetarako: www.galtzaundi.com
Lobo eléctrico “¿has visto al lobo eléctrico?”
Lobo Electrico taldearen diska 2004ko urriak 21-ean goizeko 11etan aurkeztu zen Donostiako Koldo Mitxelenan. Diskaren izena ¿Has visto al Lobo Electrico? da. Japoniara biran joan eta gero estatuan zenbait kontzertu eman dituzte.
Tolosako (Gipuzkoa) Lobo Electrico taldeak ‘¿Has visto al Lobo Electrico?’ disko berria (bere lehen iraupen luzeko lana) aurkeztuko du Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, urriaren 21ean (osteguna), goizeko 11:00etan. Bonberenea Ekintzak zigiluak argitaratu du aipatu diskoa. Lobo Electrico taldea 1999. urteko udazkenean sortu zen, jendaurrean jotzeko eta kantuak egiteko asmoz. Garai hartan, taldeko kideak ziren Jorge Perrolobo (baxua), Shanti Magma (ahotsa) —Ruido de Rabia taldean aritzen ziren biak ala biak—, Iker Conde Electrico (gitarra) —Perros Deshidratados grind taldean jotzen zuen orduan—, eta Iñaki (bateria). Taldeak 2000ko abenduan egin zuen bere lehen jendaurreko emanaldia, Bonberenean (Tolosa). 2001ko udaberrian, Lander Capitan Sarraceno hasi zen bateria jotzen, Iñakiren ordez, eta taldea finkatu egin zen. Taldeak berrogeita hamar bat emanaldi, esperma beltzeko gauak, egin ditu; Euskal Herrian, batez ere, eta baita Aragoian, Errioxan eta Madrilen ere. 2002an, Lobo Electricok kantu bat grabatu zuen, ‘Oztopo guztien gainetik Bonberenea’ CD bilduman parte hartzeko. 2004ko urtarrilean, Lobo Electricok bere lehen diskoa grabatu zuen, Beleza Malandra zigiluarekin: binilo urdinezko single bat, bi kantuz osatua. Bilboko Chocablock estudioetan egin zituzten grabazio saioak, Mikel Biffs-en laguntza teknikoarekin. Taldeak egiten duen musika erotic rock’n'rolla da. The Stooges, AC/DC eta Glam Rockaren doinuetatik hurbil dagoena, adituen hitzetan. ‘¿Has visto al Lobo Electrico?’ disko berria, Bonberenea Ekintzak zigiluak argitaratu duena, Bonbereneako bertako estudioetan grabatu zuen Lobo Electricok, 2004ko udan. Carlos ‘Txap’ Osinaga aritu zen teknikari lanetan, eta Nuevo Catecismo Catolico taldeko Arturo Ibáñez gitarra joleak ere parte hartu du grabazioan, bere guitar killer energia eskainiz. Lobo Electricok Euskal Herriaen egingo ditu emanaldiak ‘¿Has visto al Lobo Electrico?’ disko berriko kantuekin, eta azaroan biran izango dira Japonian zehar. Harremanetarako: 676 967 831 – Shanti Magma




