 |
 |

Bonberenea Oztopo guztien gainetik

Oztopo guztien gainetik hasi zen bonberenea 1997ko abendu hartan. Denok genekien, bonberoen egoitza izandako etxe eder hura botazeko alkate jaunak zuen gogoa. Hala ere, auzolanean eta giro onean igaro genituen bertan egondako zazpi egun haiek, zortzigarren egunean etxea gure muturren aurrean birrindu zuten arte. Hamahiru lagun identifikatu eta lau atxilotu zituzten, baina ezin izan zuten egun haietan bildu genuen indarra eta adiskidetasuna bota. Orduezkero, okupatutako etxe guztietan mantendu dugu bonberenea izena, han bihurtu baikenuen lehenengo bileretan sortutako ilusioa egiazko sormen eta ekintza.
Oztopo guztien gainetik jarraitu genuen eta beste bi etxe okupatu genituen denbora gutxian, baina, nonbait, gure apostua ez zen udaletxearen gustoko, eta segituan botatzen gintuzten. Gure ekintzak kalean eta ahal zen tokietan egiteari eutsi genion arren, espazio baten beharra ikusten genuen gure proiektuak aurrera egin zezan. Azkenik, gaur egungo Bonberenea etxea okupatu genuen 2000. urtean eta jendearen iniziatibak, sormena naiz elkarkidetza lantzeko espazio ezinhobea da guztiontzat.
Oztopo guztien gainetik bonbereneak argi dauka gizarte kontsumitzaile harrapakari honen baloreak aldatzeko, norbanakoak izaera aktibo bat landu behar duela bere ingurune sozio-kulturalean. Gaur egun, gero eta beharrezkoagoa da espazio autogestionatu eta asanblearioak sortzea, pentsamentu bakarraren imperioak etengabe saltzen digun pasibitate eta konformismoari aurre egiteko.
Insumisioaren eta auzolanaren bidea aukeratzen dugunok ordea, ez gara instituzioen eta beraien burokraziaren eskemetan sartzen eta hauexek dira bonberenearen geroa kilinka jarri nahi dutenak berriro ere.
Konpakto honek orain arte egindako ibilbidearen oroigarri xume bat izan nahi du eta geroan atxikirik ditugun ilusioen pizgarri.
|
 |

 
1 SEÑOR NO: Peroquepasatíodalecaña
2 KURAIA: Kamikaze
3 BORROKAN: Momia
4 DEABRUAK TEILATUETAN: Gezurra da
5 PETTI: Barbie
6 ONDDO: Hil arte bizi
7 BATZUK: Premiarik ez
8 SELEKTAH KOLEKTIBOA: Iraina (Avec Yacine)
9 LISABÖ+SELAM: Tolouse vs Tolosa
10 HUMUS: Buruak ez dit uzten
11 NOR JAINKOA BEZALA: Beste zenbaki bat
12 NCC: I don´t wanna be no catholic boy
13 DISCIPULOS DE DIONISOS: Quiero coño
14 AUTOA: Motorra
15 LOBO ELECTRICO: Agujeros de gloria
16 LIF: Mujeres y champán
17 INOIZ: Irudimena
18 AKAUZAZTE: Bat
19 EL CORSAL DESASTRE+DJ AMSIA: Ningún pasajero se queda en nadie
20 ANARI: Ilargia barruan
21 XABIER MONTOIA: Negukoa
22 TZESNE: Guda zelaia
23 PERROS DESHIDRATADOS: Flamea mi niño enterrado
|
 |
 |