Zer berri Bonberenean?

Ezinbestekoak

Ezinbestekoak

Badira egun bakar batez lan eginda onak diren pertsonak. Hobe dira, urtebetean borrokan egonak. Badira oso onak, urte askotan borrokatu dutenak. Baina bada bizitza osoan borrokatu duenik. Haiek dira ezinbestekoak. Bertolt Brecht. Itzulpena: Bonberenea
Zea Mays

Zea Mays

Segi eta segi! Gelditu gabe ari da Zea Mays taldea, herriko plaza, kontzertu, emanaldi…ematen, eta leku hauek betetzen gainera. Denbora gehiagoz Era diskaz, eta beraien kanta famatuetaz gozatzeko aukera izango dugu beraien data berriekin. Hurrengo kontzertuak: Apirilak 20 ostirala: Biarritzeko Gaztetxea 22:00tan Apirilak 21 larunbata: Etxarriko Gaztetxea 22:00tan Apirilak 27 ostirala: Zallako Auditorioa 22:00tan Apirilak...
Eneko Barberena eta Mikel Oceja. “Martin Larralde”.

Eneko Barberena eta Mikel Oceja. “Martin Larralde”.

Eneko Barberena eta Mikel Oceja ameslariak badira ere, Martin Larralde “Bordaxuri”-ren patutik –galeratan usteltzea- aldentzeko eta beraien buruak defendatzeko, batek Zuzenbidea ikasi zuen eta bestea Arabako herri txiki batera bizitzera joan zen. Eskerrak! Enekok oso gaztetxotatik –ezin txikitatik esan- bizitzari arretaz begiratzen zion eta ironia eta kritika batuta idazten hasi zen. Hala, honakoa orain arte...
Stearica (Italia)

Stearica (Italia)

Hurrengo Urriaren 30ean, igandea, eta hilabetea ondo bukatzeko, Stearica talde Italiarra izango dugu Bonberenean. Porton, Portugalen dute kontzertua, eta Bonberenean geldialditxo bat egingo dute, eta beraien kantuak ekarriko dituzte. Kontzertua arratsaldeko 20:00tan hasiko da eta sarrera 5€ izango dira.
Napoka Iria

Napoka Iria

Hurrengo Urriaren 28an, ostirala, Napoka Iriaren kontzertua izagno dugu Bonberenean. Aipagarria da beraien diska berria Bonberenea Ekintzakek argitaratu duela. Gogoratu, 22:30tan eta sarrera 8€tan.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots & Bonberenea Txaranga

Pirritx, Porrotx eta Marimotots & Bonberenea Txaranga

Jo eta Jo ari dira Bonberenea Txarangako gazteak, Pirritx Porrotx eta Marimototsekin batera herriz herri emanaldiz emanaldi umeen gozagarri izateko helburuarekin! ERRONKA. Bonberenearen ibilbidea hitz batean laburbildu beharko bagenu, hauxe da aukeratuko genukeen hitza. Baita Bonberenea Txarangarena ere, bere jaiotza berberetik erronkaz jositako ibilbidea burutu duen txaranga. Baina erronka guztien artean, ezbairik gabe txarangaren hirugarren...
Sutagar

Sutagar

Hurrengo Urriaren 22an, larunbata, Sutagar talde Eibartarra izango dugu Bonberenean. Azkeneko aldiz, talde heavy mitiko hau orain dela zortzi urte bixitatu ziguten, eta orain diska berriarekin etorriko dira. Diska berriaz gain, beraien kanta ezagunenak ere joko dizkigute 22:30etatik aurrera.
Willis Drummond

Willis Drummond

Hurrengo Urriaren 15ean, larunbata, Willis Drummond taldea izango dugu, Iparraldetik etorriko dena, eta aski ezaguna dugun taldea, urte askotan etorri direlako jotzera Bonbereneara, eta Bonberenea Sutanen ere jo zutena.
Lain eta Bertan bera

Lain eta Bertan bera

Urriak 14an, ostirala, Lain eta Bertan behera taldeak izango ditugu Bonbereneako taula gainean gaueko 22:00etatik aurrera. Lain taldea beraien diska berria “Leihoak” izenekoa aurkeztuko dute, eta Bertan behera taldea Gernikatik datozte beraien diska berria “Zure esku” izenekoa aurkeztera.