Anai Arrebaken bideoklip berria
Dagoeneko kalean da Anai Arrebaken bideoklipa. Pasa den hilabetean Bonberenean grabatu zuten bideoklipa iada ikusgai duzue.
Berri Txarrak Zuzenean!!
Otsailak 17 Ostirala arratsaldeko 19:00tan Berri Txarrak taldea izango da Bonbereneako taula gainean beraien azken lana, “Haria”, aurkeztuz. SARRERAK AGORTU DIRA. EZ DAUDE SARRERA GEHIAGO
Tolosa Kantari (DVD)
Tolosa Kantari, duela hiru urte eta erdi martxan jarritako ekimen bat da, hilabetero gure herriko kaleak kantuz apaintzen dituena. Euskaraz eta irekia, edonor batu bait daiteke hilabete bakoitzeko azken larunbatean burutzen den topaketa honetara. Honen harira, Bonberenea Ekintzak zigiluak kaleratu berri duen proiektua: Tolosa Kantari DVDa. Bertan, aipatutako hileroko hitzordu bat nolakoa den ikusteko eta...
Agur Mikel
Gaur ere beste lagun min bat agurtu beharrean gaude. Beste ezinbesteko bat. Horrelako jendeari esker da posible Bonberenea, horrelako jendeari esker da posible musika. Eskerrikasko Mikel, zure eskuzabaltasunagatik. Bonbereneako zure lagunak.
Indekitxen (Agurra)
Indekitxe talde Tolosarrak bere ibilbide musikala utzi behar du, hainbat urteen ostean. Urte hauetan taldeak Tolosa eta beste herri asko musika onez hornitu du, rock doinuak hara eta hona mugituz. Abenduaren 16an Bonberenean festa handi bat ospatuko da, Indekitxen taldearen agurra izango baita. Egun honetan taldearen kanta ezagunenak izango ditugu entzungai. Ez hori bakarrik, kontzertu...
Ezinbestekoak
Badira egun bakar batez lan eginda onak diren pertsonak. Hobe dira, urtebetean borrokan egonak. Badira oso onak, urte askotan borrokatu dutenak. Baina bada bizitza osoan borrokatu duenik. Haiek dira ezinbestekoak. Bertolt Brecht. Itzulpena: Bonberenea
Zea Mays
Zea Mays talde bizkaitarra ez da ezertarako gelditu! . Duela urte bat exkax atera zuten diska Bonberenea Ekintzakekin, eta kontzertu asko eman dituzte, bai neguan bai udan ere. Orain, ez dituzte hainbeste kontzertu ematen ari, eta gauzak lasaiago hartzen ari dira. Baina orain dela gutxi bideoklip berri izugarri bat atera zuten, Negua Joan da Ta...
Eneko Barberena eta Mikel Oceja. “Martin Larralde”.
Eneko Barberena eta Mikel Oceja ameslariak badira ere, Martin Larralde “Bordaxuri”-ren patutik –galeratan usteltzea- aldentzeko eta beraien buruak defendatzeko, batek Zuzenbidea ikasi zuen eta bestea Arabako herri txiki batera bizitzera joan zen. Eskerrak! Enekok oso gaztetxotatik –ezin txikitatik esan- bizitzari arretaz begiratzen zion eta ironia eta kritika batuta idazten hasi zen. Hala, honakoa orain arte...
Stearica (Italia)
Hurrengo Urriaren 30ean, igandea, eta hilabetea ondo bukatzeko, Stearica talde Italiarra izango dugu Bonberenean. Porton, Portugalen dute kontzertua, eta Bonberenean geldialditxo bat egingo dute, eta beraien kantuak ekarriko dituzte. Kontzertua arratsaldeko 20:00tan hasiko da eta sarrera 5€ izango dira.




