Areto hau erabiltzen dugu kontzertuak, antzerkiak eta era guztietako emanaldiak gozatzeko. Barra bat ere badago eta bertatik ateratzen dugu etxeko autogestioan behar dugun dirua.
Pixkanaka-pixkanaka soinu eta argi ekipoa erostea lortu dugu. Honela datozen talde eta artistei azpiegitura egoki bat eskaintzen diegu emanaldi desberdinak denontzat erakargarriagoak izan daitezen.